lunes, 7 de marzo de 2011

3.3 Ereño_A1 laburpen panela

3.2 Ereño_Proiektuaren garapen prozesua

[A] Eremuaren azterketa:

Espazio eta bizipen ezberdinen aztertzea izan da lehen pausoa; harrobiak zein ezaugarri eskeintzen dizkigun jakiteko, eta hauen balore eta potentziala indartu ahal izateko:
·PLATAFORMAK_harrobiaren hormak (mugak) osatzen dituzte; kota ezberdinetan kokatzen dira, dimentsio eta norabide ezberdinekin.

·ZULOAK_hormetan ageri diren etenguneak, zein lurzoruan gertatzen diren gorabehera bortitzak dira. Bi espazio edo gune bereizten dituzte.

·LURZORUKO ZULOTXOAK_lehenengo ikusian nabari ez badira ere, harrobiaren funtzionamenduaren ezaugarri esanguratsuenetako bat dira. Gerora ere erabilgarri izan daitezke oso.

 
·LANDAREAK_harrobiaren barne espazioa inguratzen duen baso edo zuhaitz multzoa batetik, eta harrobian bertan ageri diren landareak bestetik. Elementu bizidunak izanik, denboran zehar garapena jasango dute eta urtaroaren arabera, paisaia aldakor bat eskeintzen digute.

·BIDEAK_plataforma edo gune nagusi ezberdinetara iristea ahalbidetzen digutenak dira.

·ERAIKINAK_urrunetik ikusten diren erreferentzia bisualak dira, baina egun erabilerarik ez dutenak. Kokapenaren arabera, erabilera ezberdina izan dezakete.

·HORMAK_harrobiaren izaeraren funtsa dira.

·HARRI BLOKEAK_garai bateko jardueren aztarna dira. Eskala eta tamaina ezberdinetakoak, aurki ditzakegu, funtzio ezberdinei erantzuteko zain.



[B] Esku hartzea:

·GARBIKETA_harrobiaren barne espazioak txukuntzea. Plataforma nagusien lurzorua lautzea eta landare desegokiak kentzea izango da oinarrizkoa.

·IRISGARRITASUNA_harrobiko guneen arteko irisgarritasuna erraztuko da posible den heinean. Horretarako, bertako harriak erabiliko dira; apoio moduan batzutan, eskaloi modura bestetan.
·SEGURTASUNA_harrobiko altuera aldaketa bortitzetatik eta bestelako arriskuetatik babesteko, landaredia erabiltzea erabaki da. Modu honetan, bertara joango den jendearen segurtasuna bermatzea posible da, harrobian esku hartze gogorrik egin gabe.


[D] Erabiltzea:
Behin oinarrizko esku hartzea garatuta, harrobiaren proiektua osatzeko falta den gauza bakarra erabilera ematea litzateke. Horretarako, aukera askea emango zaio bisitariari bere imaginazioa martxan jar dezan.

Dena den, nik erabilera aukera batzuk proposatu ditut: