viernes, 20 de mayo de 2011

4.3_Baldatika.ENTREGA

A.PROGRAMA
Baldatika auzoaren garapenerako, gure proposamena antzinako zentral elektrikoaren berreskuratzean oinarritzen da funtsean. Zentral hau martxan jartzeko auzokideen ELKARLANA planteatzen da.



Honek suposatuko lituzkeen abantailak eta ondorioak izango dira gure proiektuaren xedea:

- Alde batetik, bizimodu aldaketa: auzokideek elektrizitatea doan izango dute egindako lanaren truke eta heuren arteko harremanak sendotzea lortuko da, auzoari izaera dinamikoago bat emanez.

- Eta bestetik, aldaketa fisikoa: Baldatikak eskeinitako aukera berriei esker, lanpostu eta etxebizitza berriak agertuko dira auzoaren inguruan. Guk garapen bilakaera hau Oleta auzoaren inguruan ere proposatzen dugu, zentral elektrikoarekin, garai bateko auzoen arteko harremanak eta komunikabideak ere indartu nahi ditugulako.




B.PLANTEAMENDU OROKORRA
Auzoaren garapen bilakaera planteatuta dugularik, egoera berriak izango lituzkeen beharrak aztertzeari ekin diogu.


   EGOERA BERRIA       BEHARRAK                 ERANTZUNA


  ·Lankidetza        ·Biltzeko espazioa       ·Espazio publikoa
                                            (plaza/frontoi/putzua)
                                              ·Elkartea
                                              ·Bilera aretoa
  
  ·Zentral           ·Langile gehiago         ·Aterpetxea
   hidroelektrikoa   ·Komunikazioen hobetzea  ·Errepide 
                                               moldaketa


  ·Biztanle gehiago  ·Etxebizitza gehiago     ·Eraikin berriak
                     ·Zerbitzu berriak        ·Denda
                                              ·Mediku/albaitari
                                               kontsulta
                                              ·Haurtzaindegi/
                                               ludoteka 

C.ESPAZIO PUBLIKOA
Baldatika auzoguneak badu jada espazio publiko nagusi bat, egungo elizatxoaren alboan kokatzen dena; baina ez du erantzun egokia ematen: egungo elkartea Foruako biztanleek erabiltzen dute gehienbat, eta eliza eta plazako baserria egoera kaxkarrean daude.

Gure proiektua, Baldatika auzoaren osotasunean (Oleta eta zentrala ere barnean hartuz) planteatzen bada ere, gune zentral honen garapenean sakondu dugu gehiago. Egungo egoeratik abiatuz, lehen aipaturiko eskaera berriei erantzun egokia emateko beharrezko akzioak burutuz:

Modu honetan, espazio publiko zabalagoa lortzeaz gain, maila ezberdinetan banatzea proposatzen da espazio eta sentsazio ezberdinak sortuz. 





UR PUTZUA
Zentral hidroelektrikoak beharko duen ur depositoa Baldatikan kokatzen denez, beste erabilera bat ematea eta espazio publikoan txertatzea proposatzen da. Udarako egun beroetan freskatzeko balioko duen ur putzua planteatzen dugu, inguruan etzateko belardiak eta oinezkoentzako zurezko pasarelak ipiniaz. 

FRONTOIA
Gaur egun elizarekin dagoen kota aldaketa nahiko handia denez, eustorma lanak egingo dituen frontoi txiki bat proposatzen da. Honek, plazari amaiera emango dio batetik, eta elizaren alboan espazio erabilgarri berri bat sortzen da. Frontoiaren irisgarritasuna bi modutara bermatzen da; ur putzuaren kota beretik eta plaza nagusitik jeisten diren gradetatik.


BEGIRALEKUAK
Ez dugu plaza itxi bat planteatu nahi izan, Baldatikatik ikusten diren bistak paregabeak iruditzen zaizkigulako. Gainera, plaza nagusiak, zein azpimailako espazioak hegoalderantz orientatuak daude.



OINA ETA SEKZIO OROKORRAK





D.ERAIKINAK
Baldatikako gune zentral honetan kokatzen diren bi eraikinen berreskuratzea eta berrerabiltzea proposatzen da, auzo berriaren beharrei erantzuna emateko. Alde batetik, plazari fatxada ematen dion baserri handia berritzea erabaki da, barnean, gure programa antolatuz. Eta bestetik, elizari sabaia kendu eta hegoaldeko fatxadan anpliazio bat egiten diogu, barnean aterpetxea sartu ahal izateko.


BASERRIA-HERRIKO ETXEA
Baserriaren jatorrizko itxurara bueltatzea izan da lehenengo helburua, beraz, aurrealdean eta albo batean zeuzkan gehigarriak kendu dizkiogu. 
Plazara ematen duen sarrera nagusiaz gain, ipar-ekialdeko fatxadan bigarren sarrera bat proposatzen dugu, goiko solairura sartzeko, teilatu pixkat altxatuaz.










ELIZA-ATERPETXEA
Harrizko kargahormak mantendu ditugu, baina teilatua zertxobait altxa diogu, albo baterantz luzatuz eraikinaren handitzea ahalbidetzeko. 

Eraikin zaharraren barnean, aterpetxearen espazio amankomunak planteatu dira, eta eranskinean, aldiz, logelak eta komunak. Horrez gain, espazioari aberastasun handiago emateko, bi altueratako espazioa sortu da, goiko solairura ere igotzeko aukerarekin. 













Bestalde, argiztapenari ere ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu gara, alboko eta sabaiko leihoak jarriaz.




E.IRUDIAK







F. A1PANELAK