miércoles, 27 de octubre de 2010

Microcostas Vinaròs_Vicente Guallart

Lehenengo proiektu hontarako ideia bila nenbilela, proiektu ezagun honekin egin dut topo. Vinaròs izeneko kostaldeko herri batean kokatzen den proiektua da, eta gure proiektuarekin izan dezakeen antzekotasunagatik interesgarria iruditu zait hona ekartzea.

Hemen zenbait argazki: 







Eta bideo bat: 
 


Informazio gehiago:


http://www.guallart.com/01projects/microcostas/default.htm




domingo, 24 de octubre de 2010

1.1 Laida: hastapenak

Gure proiektuaren enuntziatua jakin bezain laster, eraikinaren forman pentsatzen hasi baino lehen, lortu nahi ditugun ideia nagusiak planteatu ditugu Elik eta nik. Urdaibaiko paisaia ikusgarrietaz aritu gara denbora luzez, beraz, gure proiektuak ikuspegi hoietaz gozatzeko aukera emango duela erabaki dugu.


Programan murgildu ahala, Laidako planoaren gainean marrak egiten hasi gara. Gure erabakietako bat, bertako paisaia ahalik eta gutxien manipulatzea denez, eraikina lurperatzea izan da lehen pausoa.
Eraikinaren ebaketa garatu dugu hasieran, gure proeiktuaren funtsa bertan ageri baita gehienbat. Lurrazpiko eraikin gehienen kasuan bezala, argiztapena izan da gure buruhausteetako bat, beraz, argi naturala lortzeko sabaia inklinatu dugu. Modu honetan bertako errepidetik igaroko den trafikoa ezkutatzea ere lortuko dugularik. 


Gainera, argi putzuaren forma aldakorra izango da argi sarrera interesgarriagoa izan dadin, eta eraikin gaineko urbanizazioa honen jarraipen modura planteatu ahal izateko.

Bestalde, itsas goran urak hartuko duen maila altuari aurre egiteko, aldiz, horma luze bat planteatu dugu, pasarela batekin hondartzari begira. Bestalde, horma honen lodiera dela eta, bestelako funtzio batzuk ere ematea posible litzateke (marrazkiko piraguak gordetzearena adibidez).

Oinari eta altxaerari dagokionean aldiz, garrantzia gehien hartzen duen elementua igerilekua izango da. Kophenague-ko Kastrup Sea Bath-en oinarrituta, ebaketako horma lodia itsasoan barneratuko da, igerian egin ahal izateko gune eroso bat sortuz. Eta bestalde, hasieran aipatu dugun ikuspegi ezberdinak izateko aukera emango digu altuera ezberdinetatik.

Welcome to MASDAR CITY

Foster eta bere lankideen proiektu harrigarri hau, munduko lehenengo hiri ekologikoa izango da. Abu Dhabi-n eraikitzen ari diren hiria, eguzki energiaz bakarrik baliatuko da beharrezko energia guztia lortzeko. Eta horrez gain, karbono isurketarik izango ez duen lehenengo hiria izango da. Proiektua 2006ean jarri zuten abian, eta 2015erako 50.000 biztanle izatea espero da.


Hemen bideo bat proiektua hobe ezagutzeko:

miércoles, 13 de octubre de 2010

FOSTER DONOSTIAN IKUSGAI


Donostiako 58.zinemaldiarekin batera, mundu osoan ezaguna den Norman Foster arkitekto britainiarraren bizitza eta lanak errepasatzen dituen dokumental bat iritsi da pantailara. 



Dokumekumentalean artista ezagun askori eginiko elkarrizketak ere ageri dira, hala nola, Bono abeslaria, Anish Kapoor artista edota Richard Serra arkitektoa. Pelikula egiteko, bi urte luzez aritu dira lanean Norberto Lopez Amado eta Carlos Carcas produktoreak,  arkitektoaren emazte den Elena Ochoarekin batera; baina izandako emaitza onaren ondoren, badirudi aurrerago jarraitzeko gogoa dutela: 

 "How much does your building weigh, Mr Foster? es el primer largo cinematográfico centrado en la figura del arquitecto Norman Foster y constituye el inicio de una serie de producciones sobre las figuras clave del arte y la cultura del siglo XXI ",   afirma Elena Ochoa. 


Iñork dokumentala ikusteko intentzioa badu, Donostiako Trueba zineman bakarrik dago ikusgai pelikula.

martes, 12 de octubre de 2010

SPIRAL JETTY

Atzokoan idatzitakoa berriro irakurtzen ari nintzela, kurtso hasieran Koldo Mitxelenan ikusi genuen Land Art erakusketa etorri zait bat-batean burura. Zehazki, Robert Smithson-en Spiral Jetty famatuaren irudia: 


Obra hau 1970ean egina da, eta Copenhague-ko Kastrup Sea Bath 2004 urtekoa; baina bien arteko antzekotasuna uka ezina da.

lunes, 11 de octubre de 2010

KASTRUP_SEA_BATH / WHITE_ARKITEKTER_AB


 Copenhague-n topatu dezakegun proiektu hau, itsasoa piszina bailitzan erabiltzeko pentsatutako plataforma bat da. Gure proiektuaren programan ere piszina bat egitea eskatzen digutenez, adibide interesgarria iruditu zaigu eta bertatik abiatu gara gure ideia garatzeko.

 Eraikina hondartzatik abiatzen den pasarela zuzen luze batek eta honen amaieran ageri den plataforma zirkularrak osatzen dute. Piloteen gainean sostengatzen da uretatik 1m ingurura eta bere gain aldagelak eta eguzki/itzal gune ezberdinak planteatzen dira (bainugelak hondartzan aurkitu dezakegun beste eraikin batean daude).

 Forma borobildu honi esker, eraikinari itxura eskultural bat emateaz gain, igerian egiteko gune babestu bat lortzen da; haizeari bizkarra emanez eta hondartza aldera jendeari hurbiltzeko gonbidapena eginez.
 
 Espazio ezberdinak eta anitzak sortzeko eskilarak erabili dira; batzuk uretara jeisteko, beste batzuk altuera handiagoetara igotzeko.





 Materialari dagokionean, aldiz, Azobé egurra erabili da, ur gaziarekiko duen iraunkortasunagatik.


Eta azkenik, aipatzekoa da baita gaueko iluminazioa. Eraikina publikoa izanik, egun osoan zehar erabili daiteke eta argi artifizialari esker gaueko erabilera ere ahalbidetzen da. Modu honetan gainera, eraikinaren beste ikuspuntu bat lortzen delarik.

Informazioa gehiago:





martes, 5 de octubre de 2010

1. URDAIBAI GURE BEGIETAN

Pasa den astean, Urdaibai ezagutzeko aukera izan nuen beste ikaskide askorekin batera. Paraje berria zen niretzat eta ezin esan egun bakarrean dena ezagutu nuenik, baina interesa berehala piztu zitzaidan eta taldelanean gure iritziak partekatzen hasi ginen segituan.

Leku lasaia zirudiela esan nuen nik, baina udan asko aldatzen dela esan zidaten azkar. Pixkanaka, urtaroaren araberako jende kopurua aztertzen hasi ginen, eta gure azterlana ildo horretatik bideratzea erabaki genuen: biztanle kopuruaren erabina urtaroaren arabera. Eta hona hemen emaitza:

domingo, 3 de octubre de 2010

JOSTAILUAK ETA ARKITEKTURA

Eraikuntza materialei buruzko artikulu bat irakurtzen ari nintzen, blog batean ondoko artikulua irakurri nuenean: "CASA A TAMAÑO REAL CONSTRUIDA CON PIEZAS DE LEGO". Segituan piztu zen nire interesa eta informazio gehiago bilatu nuen, txikia nintzenean oso gustoko bainuen jokoa.

Proiektua Britainia Handiko 'James May's Toy Stories' telebista programarako egin zen, Dorking-en (Ingalaterran). Egitura egurrezkoa du, baina fatxada osoko adreiluak egiteko 3 milioi pieza baino gehiago erabili ziren, adreilu bakoitza 272 piezekin osatzen zelarik. Etxe barruko altzariak ere LEGO piezekin eginak ziren.


 Baina LEGO bezalako 'eraikuntza' joku gehiago ere badaude arkitekturari lotuak; esaterako, FROEBEL BUILDING BLOCKS.



Friedrich Fröbel pedagogo alemaniarrak asmatutako bloke hauek, Frank Lloyd Wright-en hezkuntzan eragin zuzena izan zutela aipatu zuen arkitektoak berak.

Bestalde, nork ez du ezagutzen hain ezaguna den RUBIK'S CUBE delakoa? Edota RUBIK'S TWIST-a? Orduak pasa ditzakegu Ernö Rubik eskultore eta arkitekto hungariarrak asmaturiko kuboari bueltak ematen eta asmatu ez, edo segundu gutxi batzutan osorik ebatzi, trebeenek egiten duten moduan.
 
 Rubik's Cube: 6.57 seconds


Inork ikasi nahi badu:

http://es.wikibooks.org/wiki/Resolver_el_cubo_de_Rubik