domingo, 24 de octubre de 2010

1.1 Laida: hastapenak

Gure proiektuaren enuntziatua jakin bezain laster, eraikinaren forman pentsatzen hasi baino lehen, lortu nahi ditugun ideia nagusiak planteatu ditugu Elik eta nik. Urdaibaiko paisaia ikusgarrietaz aritu gara denbora luzez, beraz, gure proiektuak ikuspegi hoietaz gozatzeko aukera emango duela erabaki dugu.


Programan murgildu ahala, Laidako planoaren gainean marrak egiten hasi gara. Gure erabakietako bat, bertako paisaia ahalik eta gutxien manipulatzea denez, eraikina lurperatzea izan da lehen pausoa.
Eraikinaren ebaketa garatu dugu hasieran, gure proeiktuaren funtsa bertan ageri baita gehienbat. Lurrazpiko eraikin gehienen kasuan bezala, argiztapena izan da gure buruhausteetako bat, beraz, argi naturala lortzeko sabaia inklinatu dugu. Modu honetan bertako errepidetik igaroko den trafikoa ezkutatzea ere lortuko dugularik. 


Gainera, argi putzuaren forma aldakorra izango da argi sarrera interesgarriagoa izan dadin, eta eraikin gaineko urbanizazioa honen jarraipen modura planteatu ahal izateko.

Bestalde, itsas goran urak hartuko duen maila altuari aurre egiteko, aldiz, horma luze bat planteatu dugu, pasarela batekin hondartzari begira. Bestalde, horma honen lodiera dela eta, bestelako funtzio batzuk ere ematea posible litzateke (marrazkiko piraguak gordetzearena adibidez).

Oinari eta altxaerari dagokionean aldiz, garrantzia gehien hartzen duen elementua igerilekua izango da. Kophenague-ko Kastrup Sea Bath-en oinarrituta, ebaketako horma lodia itsasoan barneratuko da, igerian egin ahal izateko gune eroso bat sortuz. Eta bestalde, hasieran aipatu dugun ikuspegi ezberdinak izateko aukera emango digu altuera ezberdinetatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario