lunes, 20 de diciembre de 2010

2.4 Murueta_Aurreentrega panela

2.3 Murueta_hasierako planteamendua

Behin eraikuntza sistema aukeratuta, Muruetako lur eremuaren azterketan eta eraikinaren garapenean zentratu gara:

1.Eremuko oztopo eta baliabide geografikoen azterketa:
 

2. Gure eraikinen kokapena eremuko drenai sistemarekin uztartzea erabaki dugu:

3. Estalki kurboak forma ezberdinak hartu ditzake, ebaketan zein plantan:

4. Forma kurbo honen azpian bigarren modulazio bat agertuko da barne espazioen banaketan antolatzeko:



2.2 Murueta_eraikuntza sistema

Programa finkatu bezain laster, ERAIKUNTZA SISTEMA desberdinak bilatzen hasi ginen interneten. Hasieran, egitura arinak genituen buruan, baina txikitako jokoak gogoratu eta umeentzako eraikuntza jostailuak begiratzen hasi ginen. Gure harridurarako uste baino gehiago eta interesgarriago dira adibideak:

Dado Cube


TomTecT

 

Lupo/SuperLupo
 





 

Muro pixel





Azken eredu hau, interesgarria iruditu zitzaigunez (montatzeko eta garraiatzeko erreztasunagatik batez ere) kartoi puskatxoekin proba ezberdinak egiten hasi ginen. 

Hasieran pieza mota bakar bat geneukan (muro pixel-en originala):


Pieza honekin lortzen genuen estalkia, ordea, ez zen erabat egokia. Euri urak ez igarotzeko, erabat itxia izan behar baitu estalkiak, beraz, beste soluzio baten bila hasi ginen:
Aurreko pieza zertxobait luzatuz, haien artean geratzen ziren hutsuneak betetzea lortu genuen; baina orain beste arazo bat geneukan: pieza ortogonalak izanik, ez dute kurbaturarik onartzen.


Beraz, hirugarren piezaren helburua malgutasun puntu hori lortzea da:

Hirugarren saiakera honekin arazoa konpondu dugunez, hiru pieza hauen konbinaketa eta deribazio ezberdinekin eraikiko ditugu gure programak behar dituen estalkiak.

domingo, 19 de diciembre de 2010

2.1 Murueta_programa

Proiektuetako bigarren ariketa planteatzeko, Urdaibaiko parajeetan dauden edo egon diren jarduerak izan digutu aztergai.  Arlo ezberdinei buruzko informazioa bildu ondoren, interesgarri egin zitzaizkigun ideia nagusiekin geratu ginen eta ideia hoiek oinarri hartuta, gure programa propioan sakonduz joan gara pixkanaka.

Batetik, Bermeoko arrantzale tradizioa. Kostaldeko herri gehienetan bezala, hemen ere itsasoarekin erlazio zuzena duen ogibidea mantentzen da urte luzeetan zehar. 
Bestetik, Gernikako barazkiak. Inguruko baserri eta nekazal ustiapenen emaitza zuzena.
Eta azkenik, Kanalako ostrerak. Garai batean garrantzia izandakoak, nahiz eta gaur egun galduak izan. 
Lehengai guzti hauekin, Muruetan garatu beharreko bioeraikuntza eskolaz gain, bertako produktuak birbaloratzeko eta merkaturatzeko koperatiba bat ere proposatzen dugu.
Koperatiba honen helburua, bertako produktuekin merkatu berri bat sortzea izango da:
- Arrantzatutako eta baserrietako produktuekin, merkatu txiki bat antolatuko da Muruetan (data zehatz batzuetan).

- Merkatu honetan erositako produktuak Muruetan bertan sukaldatu eta jan ahalko dira, horretarako moldatutako jantoki batean.

- Horretaz gain, Urdaibaiko jatetxeak ere koperatiba honek hornituko ditu beharrezko arrain eta barazkiekin.

Eta bioeraikuntza eskolarekin, aldi berean, guzti hau martxan jartzeaz gain, koperatibako kideen bestelako egin behar batzuk ere burutuko dira:

- Etxebizitza zein baserrietako egokitzapen eta berrikuntzak (bioeraikuntzarekin erlazionatuak beti ere).

- Ontzi txikien konponketa.

- Kanalako ostreren egituraren berreskuraketa (ostrak jartzen ez badira ere, egitura flotanteen ideiarekin bestelako baratze flotanteak proposatu daitezke).

- Eta noski, IRAKASKUNTZA.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Etxebizitza flotanteak

Duela aste pare bat klasean ikusiriko Indotxinako bidaia buruan nuela, Camboya-ko argazkietan agertu ziren palafitoen irudia gogoratu nuen:
Urarekin erlazio zuzena duen herrialdea da Camboya eta patafito hauek bizimodu horri emandako erantzun bat bezala ulertu nituen nik. Etxebizitza flotanteak bezala.
Baina aurreko esaldia idaztearekin batera, beste irudi bat datorkit segituan burura; Peruko Titicaca lakuko irla flotanteen irudia hain zuzen ere.

2006ko uztailean, gurasoekin batera, Peruko zenbait lurralde ezagutzeko aukera izan nuen (Lima hiria, Trujillo, Cuzco, Machu Pichu famatua...) eta hoien artean munduko lakurik altuena, Titicaca lakua.
 
Camboya-ko adibidearen antzera, kasu honetan ere urarekin erlazio zuzena duen jendea bizi da irla hauetan (nahiz eta gaur egun turismoak zerikusi handia izan bertan), eta kontatu zigutenez, lakuan bertan hazitzen den landare bat da bizimodu osoaren oinarri: TOTORA deiturikoa. 
 Landare autoktono hauxe da ur gainean flotatzen duten irlak egiteko erabilitako materiala; urteak igaro ahala, gaineko aldean lehortutako landareekin "lurzorua" berritzen doaz pixkanaka, ur azpian geratzen dena desegiten doan heinean. Baina irlaz gain, batetik bestera ibiltzeko ontziak egiteko ere landare bera erabiltzen dute; baita eraikinak(etxeak, eskolak...)egiteko ere, zenbait adaxkekin batera. Bioeraikuntza ezinhobea, beraz.
Eta hori guztia gutxi balitz, Totora hau bertako biztanleen elikagaien parte ere bada; lakuan bertan arrantzatu daitezkeen arrainekin batera.