lunes, 6 de diciembre de 2010

Etxebizitza flotanteak

Duela aste pare bat klasean ikusiriko Indotxinako bidaia buruan nuela, Camboya-ko argazkietan agertu ziren palafitoen irudia gogoratu nuen:
Urarekin erlazio zuzena duen herrialdea da Camboya eta patafito hauek bizimodu horri emandako erantzun bat bezala ulertu nituen nik. Etxebizitza flotanteak bezala.
Baina aurreko esaldia idaztearekin batera, beste irudi bat datorkit segituan burura; Peruko Titicaca lakuko irla flotanteen irudia hain zuzen ere.

2006ko uztailean, gurasoekin batera, Peruko zenbait lurralde ezagutzeko aukera izan nuen (Lima hiria, Trujillo, Cuzco, Machu Pichu famatua...) eta hoien artean munduko lakurik altuena, Titicaca lakua.
 
Camboya-ko adibidearen antzera, kasu honetan ere urarekin erlazio zuzena duen jendea bizi da irla hauetan (nahiz eta gaur egun turismoak zerikusi handia izan bertan), eta kontatu zigutenez, lakuan bertan hazitzen den landare bat da bizimodu osoaren oinarri: TOTORA deiturikoa. 
 Landare autoktono hauxe da ur gainean flotatzen duten irlak egiteko erabilitako materiala; urteak igaro ahala, gaineko aldean lehortutako landareekin "lurzorua" berritzen doaz pixkanaka, ur azpian geratzen dena desegiten doan heinean. Baina irlaz gain, batetik bestera ibiltzeko ontziak egiteko ere landare bera erabiltzen dute; baita eraikinak(etxeak, eskolak...)egiteko ere, zenbait adaxkekin batera. Bioeraikuntza ezinhobea, beraz.
Eta hori guztia gutxi balitz, Totora hau bertako biztanleen elikagaien parte ere bada; lakuan bertan arrantzatu daitezkeen arrainekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario