Gure lursaileko azterketa gauzatuta, eraikinak modu egokian antolatzea izan da gure hurrengo pausoa. Horretarako, estalki txikienaren neurria (7.73m) hartu dugu oinarri eta orubearen gainean sare ortogonal bat proiektatu dugu. Sare honetan, erabilera bakoitzak eskatutako modulu kopurua eta luzera egokia erabakita egin dugu, beraz, antolaketa orokorra.
Altxaeran, aldiz, estalki bakoitza ezberdina izango da, modulu kopuruaren arabera altuera eta norabide ezberdinak hartuko baitituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario