Estalkien eraikuntza sistema finkatuta, barneko antolamendua jasoko zuten espazioak modu berean eraikitzea erabaki genuen; eraikuntza azkarra eta desmontagarria izanik:
Hasieran, planta orokorra antolatzeko, estalki minimoaren neurria hartu genuen oinarri (7.73m),eta beharrezko azaleren arabera estalki tipo ezberdinak proposatzen ziren:
Proiektua garatu heinean, ordea, oinarritzat estalkia hartu ordez erabilera modulu minimoa finkatu genuen:
Modulu hau, bakarka, binaka, hirunaka edota launaka erabili daiteke, erabilera bakoitzak une horretan beharrezko duen azaleraren arabera, eta mugiezina izango den bakarra komuna izango da (modulo bakarrekoa edota bikoa):
Planta orokorrean esandako konbinaketa ezberdin hauek lortzeko, moduluak rail metaliko batzuen gainean mugituko dira bi norabide elkartzutetan. Rail hauek finkatzeko, hormigoizko 30zm-ko losa altxako da, aldez aurretik proiektatutako azaleran (modulu minimoaren neurridun sarean zehar), beraz, moduluen desplazamendua mugatuko duen bakarra losa hauen dimentsioak izango dira. Era honetan, edozein lurzoru edo eremutara moldatu daitekeen eraikuntza sistema izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario