lunes, 11 de abril de 2011

4.1 Baldatika_hasierako analisia

Azken proiektu honen aurrean, lehenengo pausoa egokitu zaigun auzoa aztertzea izan da: auzogunearen garapena, urteetan zehar jasandako aldaketak (fisikoki nahiz bizimoduaren aldetik), egungo egoera....

Horretarako, bertara hurbildu gara, jendearekin hitzegin ahal izateko eta gertakizun ezberdinen informazioa haien eskutik lortu ahal izateko. Baserri ezberdinetako jendearekin aritu ginen goiz oso batez, bertan garatzea egokitu zaigun proiektua bideratzeko gai interesgarriren baten bila.

Hona hemen hizketaldi hoietako baten adibidea:


Behin lekura gerturaturik eta bertako jendearekin gaia aztertuta, auzoaren bilakaeraren nondik norakoak eta zergatiak aztertzeari ekin genion. 


Baldatika eta inguruko 1930eko mapa topografikoa lortu genuen, eta egungo egoerarekin konparatuz emandako aldaketak hausnartzen hasi ginen. 

Baldatika betidanik izan da baserriz osaturiko auzoa, baina urteak igaro ahala bertakoen bizimoduan aldaketak eman dira. Garai batean, baserriek lantoki + etxe funtzioa jasotzen bazuten ere(bakoitza bere landa lurrekin inguraturik eta animalien presentzia nabarmenarekin) gaur egun bizitokia baino pixkat gehiago baino ez da (baratzeak norberaren kontsumorako dauzkate orain).

Horrez gain, jendearen arteko erlazioak ere nabarmen aldatu dira. Garai batean AUZOLANA zen elkarbizitzaren eredu; gaur egun aldiz, bertara iritsi diren azkenengoek euren etxebizitza modu indibidualean planteatu dute (kale nagusiari bizkarra emanez eta gainontzeko auzo espazioekin batere erlazitik bilatu gabe).

Eta aldaketa guzti hoiek, auzoaren eraikuntzan eragina izan dute noski. Eta gure azterketa ,beraz, bi norabidetan planteatu dugu; batetik, auzoaren garapena denboran zehar, eta bestetik, auzoan garatu diren eraikinen garapena:





Azterketa guztik honekin argi geratu zaigu, gure proiektuaren helburua zein izango den: Baldatikako auzokideen antzinako harreman eta elkarbizitza giroa berreskuratzea eta bermatzea.

Horretarako, bertako jendeak emandako informazioaz baliatuko gara, eta gure proposamenean baliagarri diren datuak erabiliko ditugu:

- era fisikoan herria garatzeko (eraikinak kokatzeko) arau minimo batzuk ezarriz

- zentral elektrikoa eta ogigintza berreskuratuz, jendea erakartzeko eta bertako biztanleen arteko harremana eta konpromezua bermatzeko

AUZUNEAREN ERAIKINEN KOKATZEAREN ARAUTZEA  
 Gaur egun egiten ari diren etxebizitzak euren partzelen erdian kokatzen dira eta normalean sarrerak ez daude espazio ireki amankomun batera begira, ezta kale nagusiaren kotan ere, beraz hurrengo urteetan egingo diren eraikinak honako baldintzak bete beharko dituzte:
 · sarrera kale nagusiari begira jarriko da eta harreman zuzena eduki beharko du honekin
 · ez da inolako hesirik jarriko

ZENTRAL ELEKTRIKO ZAHARRA BERRESKURATU 
Auzoan kokatzen zen zentral elektrikoa berregin eta auzo guztiarentzako doako elektrizitatea lortuko dugu, auzolagunen artean zentrala kontrolatzearen truke.

OGIA EGITEKO KOOPERATIBA TXIKI BAT  
Egun berezietan soilik ogia antzinako labeetan egiteko ohitura daukate Baldatikan, hori dela eta bizilagunen arteko harreman hori bermatzeko, ogia egiteko kooperatiba txiki baten sortzea proposatzen dugu, denon artean (batek garia, besteak egurra labeantzako, banatzeko furgoneta, Gernikako azokan saltzeko...) eskala txikian hasita, handitu daitekeen kooperatiba proposatzen dugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario