lunes, 15 de noviembre de 2010

Sukkah City: NYC 2010

Sukkah izena, bere jatorri Biblikoan, Egiptoko exodoan zehar Israeldarrek erabilitako oinarrizko babeslekuari dagokio. Dirudienez, udazkenero, astebetean eraikitako egitura tenporalei deitzen zitzaien honela.

Ideia hau oinarri hartuta, diseinu berrien praktika bat jarri da abian. Baldintza orokorrak:
-aldi baterako egitura izango da
-bi horma izango ditu gutxienez
-estalki bat eusteko bezain handia izango da gutxienez; eta honek material organikoz egina izan beharko du izarrak ikusi ahal izateko.

Egitura irabazleak eraiki egin ziren eta Sukkot-eko jaialdian erakutsi ziren astebetez.

informazio gehiago: http://www.sukkahcity.com/

Hemen behean adibide batzuk:

erakusketaren bideo bat: http://vimeo.com/15134424

lunes, 8 de noviembre de 2010

1.3 LAIDA: prozesu osoa

HASIERAKO IDEIA

Proiektuarekin hasi ginen unetik, gure ideia nagusia inpakto bisual txikiko eraikina egitea zen, beraz, berehala lurperatu genuen eraikina. Bestalde, lehen zuzenketa egunean, Lyon-en ikusiriko tunbona batzuen ideia agertu zen eta ideia hau sekzioarekin bateratzea erabaki genuen.










SEKZIOAREN GARAPENA

 1. Inpakto bisual minimoa, beraz, lurpean. Gai garrantzitsua izango da argiztapena.

2. Oraindik ez dakigu zehatz eraikinaren kokalekua; goran zein beheko partean egon daiteke.

3. Aparkalekua goikaldean kokatzea erabaki dugu jada; eraikina, berriz, behealdean.

4. Marea goraren eragina eta argiztapen sistemarekin hasi gara lanean. Honez gain, errepidearen presentzia txikitzea da helburu.

5. Eraikinaren sarrera eta espazio ezberdinak planteatzen hasi gara, proiektuko ebaketara hurbilduz.


6. Egitura


Egiturari dagokionez, aparkalekuen gaineko lurrei eusteko planteatutako hormigoizko egitura triangulatua izan dugu oinarri.
Dena dela, jatetxe eta tabernan zur laminatuzko saihets moduko habeak erabili ditugu.














7. Emaitza:

Jatetxea


Sukaldea
 


Sukaldea eta komunak eraikinaren barrualderuntz geratzen direnez, tabike bikoitz batekin planteatzen dugu bentilazioa.







Taberna










Denda
   


OINA

Hasieratik, funtzio bakoitza zein gunetan kokatuko zen planteatu genuen.



Eta ideia berarekin jarraitu dugu amaierarte.

_marea beheran
_marea goran
_behe oina


IGERILEKUA

Igerilekua planteatzerakoan, gure helburu nagusiak bi ziren:
1.uraren bila joatea, ez ura gureganatzea. 
2.inguruko paisaia ederrak gozatzeko aukera emango zigun elementu bat izatea.
 
Forma borobilari esker eta ibilbidea aldapan gora eginez, paisaia eta bista ezberdinak ikusteko aukera izango dugu. Ibilbide hau, eraikinetik datorren hormigoizko pasarela luzatuz lortuko da, zenbait puntutan pixkat zabalduko delarik, begiraleku modura.


Igerilekuaren barrualdera begiratuz gero, aldiz, egitura mailakatua planteatzen da, uretara sartu edota eguzkia hartzeko espazio ezberdinak sortuz.


Eta espazio pribatuagoa eta babestuagoa lortzeko asmoz, borobila den pasarela zatia metalezko panelez inguratua egongo da, baina uneoro itsasoko ura ikusea posible izanik:


Beraz, ideia hau lortzeko egitura egokienaren bila hasi ginen:


Eta azkenik, itsasoko ura sartzeko eta mantentzeko, hormigoizko pasarela (horma), altuera egokian zulatu dugu. Modu honetan, marea gora dagoenean ura sartuko da, igerilekuko ura berrituz, eta marea jeistean igerilekua beterik geratuko da.



Emaitza:






ESPAZIO PUBLIKOA

Gure eraikina lurrazpian dagoenez, gaineko espazio publikoa antolatzeko aukera izan dugu. Hasierako TUNBONA ideiari jarraituz, eta igerilekuko metalezko panelekin bat eginez, ranpak eta eserlekuak garatzeko ere modu honetako planoak erabili ditugu.


_proiektuaren altxaera



PASARELA/HORMAREN GARRANTZIA

Igerilekua eta gure eraikina lotzen dituen elementua da pasarela/horma. Gure proiektuaren elementu garrantzitsuenetakoa. Beraz, eraikina marea goratik babesteaz gain, bestelako funtzioak ere eman dizkiogu, bai kanpoaldera, baita barrualdera ere:




1.2 LAIDA: laburpen panela


Irudia kalitate hobean ikusi ahal izateko:  http://www.megaupload.com/?d=ZXUF288F


miércoles, 27 de octubre de 2010

Microcostas Vinaròs_Vicente Guallart

Lehenengo proiektu hontarako ideia bila nenbilela, proiektu ezagun honekin egin dut topo. Vinaròs izeneko kostaldeko herri batean kokatzen den proiektua da, eta gure proiektuarekin izan dezakeen antzekotasunagatik interesgarria iruditu zait hona ekartzea.

Hemen zenbait argazki: 







Eta bideo bat: 
 


Informazio gehiago:


http://www.guallart.com/01projects/microcostas/default.htm




domingo, 24 de octubre de 2010

1.1 Laida: hastapenak

Gure proiektuaren enuntziatua jakin bezain laster, eraikinaren forman pentsatzen hasi baino lehen, lortu nahi ditugun ideia nagusiak planteatu ditugu Elik eta nik. Urdaibaiko paisaia ikusgarrietaz aritu gara denbora luzez, beraz, gure proiektuak ikuspegi hoietaz gozatzeko aukera emango duela erabaki dugu.


Programan murgildu ahala, Laidako planoaren gainean marrak egiten hasi gara. Gure erabakietako bat, bertako paisaia ahalik eta gutxien manipulatzea denez, eraikina lurperatzea izan da lehen pausoa.
Eraikinaren ebaketa garatu dugu hasieran, gure proeiktuaren funtsa bertan ageri baita gehienbat. Lurrazpiko eraikin gehienen kasuan bezala, argiztapena izan da gure buruhausteetako bat, beraz, argi naturala lortzeko sabaia inklinatu dugu. Modu honetan bertako errepidetik igaroko den trafikoa ezkutatzea ere lortuko dugularik. 


Gainera, argi putzuaren forma aldakorra izango da argi sarrera interesgarriagoa izan dadin, eta eraikin gaineko urbanizazioa honen jarraipen modura planteatu ahal izateko.

Bestalde, itsas goran urak hartuko duen maila altuari aurre egiteko, aldiz, horma luze bat planteatu dugu, pasarela batekin hondartzari begira. Bestalde, horma honen lodiera dela eta, bestelako funtzio batzuk ere ematea posible litzateke (marrazkiko piraguak gordetzearena adibidez).

Oinari eta altxaerari dagokionean aldiz, garrantzia gehien hartzen duen elementua igerilekua izango da. Kophenague-ko Kastrup Sea Bath-en oinarrituta, ebaketako horma lodia itsasoan barneratuko da, igerian egin ahal izateko gune eroso bat sortuz. Eta bestalde, hasieran aipatu dugun ikuspegi ezberdinak izateko aukera emango digu altuera ezberdinetatik.

Welcome to MASDAR CITY

Foster eta bere lankideen proiektu harrigarri hau, munduko lehenengo hiri ekologikoa izango da. Abu Dhabi-n eraikitzen ari diren hiria, eguzki energiaz bakarrik baliatuko da beharrezko energia guztia lortzeko. Eta horrez gain, karbono isurketarik izango ez duen lehenengo hiria izango da. Proiektua 2006ean jarri zuten abian, eta 2015erako 50.000 biztanle izatea espero da.


Hemen bideo bat proiektua hobe ezagutzeko:

miércoles, 13 de octubre de 2010

FOSTER DONOSTIAN IKUSGAI


Donostiako 58.zinemaldiarekin batera, mundu osoan ezaguna den Norman Foster arkitekto britainiarraren bizitza eta lanak errepasatzen dituen dokumental bat iritsi da pantailara. 



Dokumekumentalean artista ezagun askori eginiko elkarrizketak ere ageri dira, hala nola, Bono abeslaria, Anish Kapoor artista edota Richard Serra arkitektoa. Pelikula egiteko, bi urte luzez aritu dira lanean Norberto Lopez Amado eta Carlos Carcas produktoreak,  arkitektoaren emazte den Elena Ochoarekin batera; baina izandako emaitza onaren ondoren, badirudi aurrerago jarraitzeko gogoa dutela: 

 "How much does your building weigh, Mr Foster? es el primer largo cinematográfico centrado en la figura del arquitecto Norman Foster y constituye el inicio de una serie de producciones sobre las figuras clave del arte y la cultura del siglo XXI ",   afirma Elena Ochoa. 


Iñork dokumentala ikusteko intentzioa badu, Donostiako Trueba zineman bakarrik dago ikusgai pelikula.