martes, 18 de enero de 2011

2.7 Murueta_Barneko eraikuntzak

Estalki handien azpian, bigarren mailako eraikuntzak erabiliko dira beharrezko espazio ezberdinak sortzeko: ikasgelak, tailerrak, komunak... Eta bigarren eraikin hauek eraikitzeko ere, estalkietan erabilitako eraikuntza sistema bera proposatzen dugu; montatzeko eta garraiatzeko errezak izango diren pieza maklatuak:


Pieza hauekin, bi ilara altxako dira, elkarren arteko lotura egonkorra izan dadin, eta tarteko espazioan isolamendua jartzea ahalbidetuz:





2.6 Murueta_Estalkiak

Esan bezala, estalki bakoitzak forma eta norabide ezberdina hartuko du azpian garatuko den jardueraren arabera; baina edonola, 7.73m-ko moduluarekin erlazionatuta egongo dira beti:

lunes, 17 de enero de 2011

2.5 Murueta_Antolamendu orokorra

Gure lursaileko azterketa gauzatuta, eraikinak modu egokian antolatzea izan da gure hurrengo pausoa. Horretarako, estalki txikienaren neurria (7.73m) hartu dugu oinarri eta orubearen gainean sare ortogonal bat proiektatu dugu. Sare honetan, erabilera bakoitzak eskatutako modulu kopurua eta luzera egokia erabakita egin dugu, beraz, antolaketa orokorra.


Altxaeran, aldiz, estalki bakoitza ezberdina izango da, modulu kopuruaren arabera altuera eta norabide ezberdinak hartuko baitituzte.

lunes, 20 de diciembre de 2010

2.4 Murueta_Aurreentrega panela

2.3 Murueta_hasierako planteamendua

Behin eraikuntza sistema aukeratuta, Muruetako lur eremuaren azterketan eta eraikinaren garapenean zentratu gara:

1.Eremuko oztopo eta baliabide geografikoen azterketa:
 

2. Gure eraikinen kokapena eremuko drenai sistemarekin uztartzea erabaki dugu:

3. Estalki kurboak forma ezberdinak hartu ditzake, ebaketan zein plantan:

4. Forma kurbo honen azpian bigarren modulazio bat agertuko da barne espazioen banaketan antolatzeko:



2.2 Murueta_eraikuntza sistema

Programa finkatu bezain laster, ERAIKUNTZA SISTEMA desberdinak bilatzen hasi ginen interneten. Hasieran, egitura arinak genituen buruan, baina txikitako jokoak gogoratu eta umeentzako eraikuntza jostailuak begiratzen hasi ginen. Gure harridurarako uste baino gehiago eta interesgarriago dira adibideak:

Dado Cube


TomTecT

 

Lupo/SuperLupo
 





 

Muro pixel





Azken eredu hau, interesgarria iruditu zitzaigunez (montatzeko eta garraiatzeko erreztasunagatik batez ere) kartoi puskatxoekin proba ezberdinak egiten hasi ginen. 

Hasieran pieza mota bakar bat geneukan (muro pixel-en originala):


Pieza honekin lortzen genuen estalkia, ordea, ez zen erabat egokia. Euri urak ez igarotzeko, erabat itxia izan behar baitu estalkiak, beraz, beste soluzio baten bila hasi ginen:
Aurreko pieza zertxobait luzatuz, haien artean geratzen ziren hutsuneak betetzea lortu genuen; baina orain beste arazo bat geneukan: pieza ortogonalak izanik, ez dute kurbaturarik onartzen.


Beraz, hirugarren piezaren helburua malgutasun puntu hori lortzea da:

Hirugarren saiakera honekin arazoa konpondu dugunez, hiru pieza hauen konbinaketa eta deribazio ezberdinekin eraikiko ditugu gure programak behar dituen estalkiak.

domingo, 19 de diciembre de 2010

2.1 Murueta_programa

Proiektuetako bigarren ariketa planteatzeko, Urdaibaiko parajeetan dauden edo egon diren jarduerak izan digutu aztergai.  Arlo ezberdinei buruzko informazioa bildu ondoren, interesgarri egin zitzaizkigun ideia nagusiekin geratu ginen eta ideia hoiek oinarri hartuta, gure programa propioan sakonduz joan gara pixkanaka.

Batetik, Bermeoko arrantzale tradizioa. Kostaldeko herri gehienetan bezala, hemen ere itsasoarekin erlazio zuzena duen ogibidea mantentzen da urte luzeetan zehar. 
Bestetik, Gernikako barazkiak. Inguruko baserri eta nekazal ustiapenen emaitza zuzena.
Eta azkenik, Kanalako ostrerak. Garai batean garrantzia izandakoak, nahiz eta gaur egun galduak izan. 
Lehengai guzti hauekin, Muruetan garatu beharreko bioeraikuntza eskolaz gain, bertako produktuak birbaloratzeko eta merkaturatzeko koperatiba bat ere proposatzen dugu.
Koperatiba honen helburua, bertako produktuekin merkatu berri bat sortzea izango da:
- Arrantzatutako eta baserrietako produktuekin, merkatu txiki bat antolatuko da Muruetan (data zehatz batzuetan).

- Merkatu honetan erositako produktuak Muruetan bertan sukaldatu eta jan ahalko dira, horretarako moldatutako jantoki batean.

- Horretaz gain, Urdaibaiko jatetxeak ere koperatiba honek hornituko ditu beharrezko arrain eta barazkiekin.

Eta bioeraikuntza eskolarekin, aldi berean, guzti hau martxan jartzeaz gain, koperatibako kideen bestelako egin behar batzuk ere burutuko dira:

- Etxebizitza zein baserrietako egokitzapen eta berrikuntzak (bioeraikuntzarekin erlazionatuak beti ere).

- Ontzi txikien konponketa.

- Kanalako ostreren egituraren berreskuraketa (ostrak jartzen ez badira ere, egitura flotanteen ideiarekin bestelako baratze flotanteak proposatu daitezke).

- Eta noski, IRAKASKUNTZA.