lunes, 11 de octubre de 2010

KASTRUP_SEA_BATH / WHITE_ARKITEKTER_AB


 Copenhague-n topatu dezakegun proiektu hau, itsasoa piszina bailitzan erabiltzeko pentsatutako plataforma bat da. Gure proiektuaren programan ere piszina bat egitea eskatzen digutenez, adibide interesgarria iruditu zaigu eta bertatik abiatu gara gure ideia garatzeko.

 Eraikina hondartzatik abiatzen den pasarela zuzen luze batek eta honen amaieran ageri den plataforma zirkularrak osatzen dute. Piloteen gainean sostengatzen da uretatik 1m ingurura eta bere gain aldagelak eta eguzki/itzal gune ezberdinak planteatzen dira (bainugelak hondartzan aurkitu dezakegun beste eraikin batean daude).

 Forma borobildu honi esker, eraikinari itxura eskultural bat emateaz gain, igerian egiteko gune babestu bat lortzen da; haizeari bizkarra emanez eta hondartza aldera jendeari hurbiltzeko gonbidapena eginez.
 
 Espazio ezberdinak eta anitzak sortzeko eskilarak erabili dira; batzuk uretara jeisteko, beste batzuk altuera handiagoetara igotzeko.





 Materialari dagokionean, aldiz, Azobé egurra erabili da, ur gaziarekiko duen iraunkortasunagatik.


Eta azkenik, aipatzekoa da baita gaueko iluminazioa. Eraikina publikoa izanik, egun osoan zehar erabili daiteke eta argi artifizialari esker gaueko erabilera ere ahalbidetzen da. Modu honetan gainera, eraikinaren beste ikuspuntu bat lortzen delarik.

Informazioa gehiago:





1 comentario: