miércoles, 29 de septiembre de 2010

IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

Aurten ere, ikasturtea hasi berritan galdera mordoa ditugu buruan eta kurtso osoa aurretik dugularik, urduritasuna ere ez da falta batzutan. Ordutegi berriak, irakasle eta ikaskide ezberdinak, lan talde berriak...eta ezin aipatzeke utzi, noski, kurtso honek eskaintzen digun aukera berria: bloga. Niretzako eremu berria da oraindik, baina kurtsoa igaro ahala nire lanen parte izatea espero dut. Gainera lagunekin ideiak eta informazio baliagarria elkarbanatzeko tresna ezin hobea izan daiteke, eta baita urteko funtsezko helburua lortzeko ere: IKASTEA.

Izan ere, nire helburu nagusia ikasturte bakoitzerako ikastea da. Batetik, gerora lan munduan izango ditugun arazoei aurre egiten jakiteko; eta bestetik, berria den zerbait ezagutzeak sortzen duen interesa eta sentsazio onagatik. Azken finean, hori baita nire nahietako bat, ikasteko prozesuan eta lan egiterakoan (bakarka nahiz taldeka) DISFRUTATZEN jakitea. Izan ere, urtea luzea da eta aurrera eramateko eguneroko lanean motibazioa izatea espero dut.



No hay comentarios:

Publicar un comentario