miércoles, 29 de septiembre de 2010

LAND ART

Pasa den astean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean sartzeko aukera izan nuen beste hainbat ikaskideekin batera. Paisaia eta arkitekturaren arteko erlazioan oinarritutako erakusketa espero genuen, baina ikuspegi artistikotik gertuago zegoen. Hormetan argazki ugari ikus zitezkeen, eta baita lan ezberdinen bideoak ere. Informazio grafikoa ugaria zen, baina azalpen txiki baten falta sumatu nuen nik.

Land Art kontzeptua ez zen berria niretzat, pasa den kurtsoan, beste ikaskide batekin elkarlanean, lan teoriko bat egiteko gai gisa aukeratu bainuen; baina lan hau eginagatik, ez zitzaidan errezagoa egin erakusketako lanen funtsa ulertzea. Proiektu gutxi batzuk ezagutzen nituen jada, baina ez nintzen besteei azaltzeko gai. Arte mugimendu bat izanik, eremu oso zabala baita.  

Funtsean, natura edo naturako elementuak manipulatuz egiten dute lan denek, eta emaitzak ederrak dira askotan. Zenbait kasutan, naturan hain integraturik daude, non paisaiaren parte izatera pasatzen diren. Honetarako obra gehienak kanpoan kokatzen dira, naturaren elementuen eraginpean. Ondorioz, lana desagertu edo aldatzeko arriskua dago, baina ezaugarri hau kaltegarria izan ordez, lanaren oinarria bihurtu da batzuentzat: "la verdadera obra es el cambio" -andy goldsworthy-  




RIVERS AND TIDES_andy golsworthy-ren pelikularen zati bat



No hay comentarios:

Publicar un comentario