domingo, 19 de diciembre de 2010

2.1 Murueta_programa

Proiektuetako bigarren ariketa planteatzeko, Urdaibaiko parajeetan dauden edo egon diren jarduerak izan digutu aztergai.  Arlo ezberdinei buruzko informazioa bildu ondoren, interesgarri egin zitzaizkigun ideia nagusiekin geratu ginen eta ideia hoiek oinarri hartuta, gure programa propioan sakonduz joan gara pixkanaka.

Batetik, Bermeoko arrantzale tradizioa. Kostaldeko herri gehienetan bezala, hemen ere itsasoarekin erlazio zuzena duen ogibidea mantentzen da urte luzeetan zehar. 
Bestetik, Gernikako barazkiak. Inguruko baserri eta nekazal ustiapenen emaitza zuzena.
Eta azkenik, Kanalako ostrerak. Garai batean garrantzia izandakoak, nahiz eta gaur egun galduak izan. 
Lehengai guzti hauekin, Muruetan garatu beharreko bioeraikuntza eskolaz gain, bertako produktuak birbaloratzeko eta merkaturatzeko koperatiba bat ere proposatzen dugu.
Koperatiba honen helburua, bertako produktuekin merkatu berri bat sortzea izango da:
- Arrantzatutako eta baserrietako produktuekin, merkatu txiki bat antolatuko da Muruetan (data zehatz batzuetan).

- Merkatu honetan erositako produktuak Muruetan bertan sukaldatu eta jan ahalko dira, horretarako moldatutako jantoki batean.

- Horretaz gain, Urdaibaiko jatetxeak ere koperatiba honek hornituko ditu beharrezko arrain eta barazkiekin.

Eta bioeraikuntza eskolarekin, aldi berean, guzti hau martxan jartzeaz gain, koperatibako kideen bestelako egin behar batzuk ere burutuko dira:

- Etxebizitza zein baserrietako egokitzapen eta berrikuntzak (bioeraikuntzarekin erlazionatuak beti ere).

- Ontzi txikien konponketa.

- Kanalako ostreren egituraren berreskuraketa (ostrak jartzen ez badira ere, egitura flotanteen ideiarekin bestelako baratze flotanteak proposatu daitezke).

- Eta noski, IRAKASKUNTZA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario